Lemoizko barnetegia
Urriak 17a egun
zoragarria izan zen. Klasearekin Lemoizko barnetegira joan ginen. Autobusa
hartu genuen, leku askotatik pasatu ginen, Bilbotik adibidez.
Hara iriztean,
monitoreak ez zuten hitz bat ere esan. Jolas batzuk egin genituen lekua
esagutzeko. Arratsaldean jolasak egin genituen, oso ondo pasatu genuen.
Bigarren eguna, izugarria izan zen, hondartzara joan ginen. Han surfa,
bodyboard eta kayak egin genuen, arratsaldean bainatu ginen. Izugarrizko
olatuak zeuden. Hirugarren egunean, euria egin zuen, ez genuen gauza asko egin.
Egun osoan gure gelan jolasak eta karaokea egin genuen. Laugarren egunean,
goizean jolasak egin genituen, arratsaldean hipika egin genuen. Nire zaldia
“Miel” deitzen zen: oso polita zen. Ni bakarrik ibili nintzen berarekin eta oso
ondo pasatu nuen. Bostgarren eta azken egunean, jolas batzuk egin genituen eta
bi CD eman ziguten: bat karaokearekin eta bestea bost egun horietan egindako
ekintzen bideo bat.
Bueltatzean,
autobusean, bidaia guztia abesten igaro genuen. Esperientzia hau ez dut inoiz
ahaztuko, hau da, han bizi dudana ahaztezina dela.